Nøgentzero
Zuen babesagatik gure esker ona adierazteko Gabonetan gure kamisetak oparitzea bururatu zitzaigun. Horretarako, gure sare sozialetara mezu bat bidali zutenen artean lehenengo 25ak onartu genituen eta haien etxeetara joan ginen asteburu batean. Kamisetak oparitzeko aitzakiarekin zuek ezagutzea eta zuekin aurrez-aurre egotea zen gure helburua. Guk jaso genuen, ordea, oparirik handiena: zuen esker ona eta eskuzabaltasuna. Eskerrik asko zuen etxeko ateak zabaltzeagatik, bihotzez. Asteburuan bizitakoa bideo batean gorde nahi izan dugu eta hau da emaitza: