Disko berriaren aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da
Nøgenen lan berria, Liv Til Døden, pop-folk doinuak uztartzen dituen diskoa, azaroan argitaratu zen. Aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da abenduaren 27an 20:00etan.
Kontzertu berezia
Disko berriko abestiak sortzen hasi ginen unetik imajinatzen genuen bakoitzak oholtza gainean izango lukeen izaera. Aurkezpen kontzertua Antzoki Zaharrean izango dela esan zigutenean, berehala jarri ginen lanean. Umetan bertara joaten ginen ikuskizunak, antzezlanak, kontzertuak etab. ikustera lagunekin eta familiakoekin, beraz, Antzoki Zaharrak badu esanahi berezi bat guretzat. Liv Til Døden aurkezteko leku hoberik ez dago eta eguna iristeko gogo izugarria daukagu.
Hilabete pare bat daramatzagu kontzertua prestatzen, gure lehen LPak aurkezpen berezia merezi duelako. Gau hunkigarria izango da eta hainbat musikari izango ditugu gurekin oholtza gainean. Ezin dugu askoz gehiago aurreratu oraingoz. Ikusleek musikaz gozatzeko ekitaldia izatea nahi dugu, kontzertu ahaztezin baten parte dela sentiarazi nahi diogu jendeari. Horretarako, abesti bakoitzak guretzat duen esanahia islatzen duen atmosfera berezia sortu nahi dugu Antzoki Zaharrean. Xehetasun guztiak dira garrantzitsuak eta lanean gabiltz jada: iluminazioa, jantziak… eta lanean gaude jada.
Diskoaren harrera
Liv Til Dødenek bere lehen hilabetean izandako harrerarekin txundituta gaude. Oso eskertuta sentitzen gara disko berriaren inguruan jaso dugun feedbackarengatik. Antzoki Zaharrekoa taldearen lehen kontzertu handia izango da, Nøgenen ibilbidea markatuko duena. Eguna iritsi bitartean, ilusio handiz lanean jarraituko dugu! Prest gaude, Nøgenen esanahiarekin bat eginez, oholtza gainean biluzteko.