54. Heineken Jazzaldia
Liv Til Døden Tour txoko desberdinetara iritsi da aurten. Udako kontzerturik garrantzitsuenetako bat eman dugu Donostiako 54. Heineken Jazzaldian. Donostian sortu zen Nøgen eta Zurriolako Hondartzako Agertoki Berdean aritzea oso berezia izan da guretzat. Etxera itzultzea izan da. Eguraldiaren mehatxupean ere 4.000 pertsonatik gora bildu gara. Mila esker gerturatu zareten guztiei. Horrela bizi izan dugu guk egun berezi hau: