53. Durangoko Azokan disko berria aurkezten


53. Durangoko Azokan izan gara disko berria aurkezten abenduaren 5etik 9ra eta izugarria izan da. Euskal soltzaileen lanak biltzen dituen azokan egotea aukera paregabea da guretzat, gure lanaren erakuslehioa baita. Airean arnasten da musikarien, idazleen eta azokan dauden artista guztien ilusioa eta topagune ezinhobea da guztiontzat. Egunero izan gara Airakaren standean Liv Til Døden diskoa aurkezten, eta asko izan zarete gu agurtzera gerturatu zaretenak. Gure musikaren entzuleekin aurrez-aurreko harremana eduki ahal izatea da, behar bada, Durangoko Azokak eman digun aukera politenetako bat.

Ahotsenea

Ahotsenean jo genuen abenduaren 8an, larunbata, eta erabat hunkituta amaitu genuen kontzertua. Jende mordoa gelditu zen kanpoko ilaran karpara sartu ezinik, eta hitzik gabe geratu ginen hori jakitean. Bihotzak bete zizkiguzuen, baita musika egiten jarraitzeko indarra areagotu ere. Kontzertuaren amaieran oholtzatik jaitsi ginen entzuleekin Gertu abestia abestera eta momentu horretan denbora gelditu zen guretzat. Denen ahotsak abesten entzutean malkoren bat ere atera zitzaigun batzuei.  Hemen ikus daiteke momentu ahaztezin hura.

Datorren urtera arte, Durangoko Azoka! Mila esker gugana etorri zineten guztiei.