image

Leihoak hausten ez nago zure zain.

Ibilbide laburreko taldea izan arren, Nøgenek zeresan handia eman du azken urtean bere hiru kantako lehen EParekin. 2016an Danimarkako Erasmuseko gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak. Horien eskutik josi zituen ilusioz, herriminez eta malenkoniaz Markel Idigorasek aurreneko melodia eta hitzak. Bere barrena islatzeko eta biluzteko nahia (hori baita Nøgen danieraz: biluzik) berekin ekarri zuen Donostiara bueltan eta segituan kutsatu zituen Alex Irazustaren gitarra eta Ane Negueruelaren ahotsa.

Screenshot
image

Hirukote gisa hasi zuen bere ibilbidea Nøgenek eta hainbat kontzertu eman zituen 2016ko udan. Pop-folk alaiaren (Mumford and Sons, Of Monsters And Men, La M.O.D.A...) ildotik sortutako kantu propioak eskaintzen zituzten. Soinu sendoagoa eta handiagoa bilatu nahian, urte amaieran Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian batu zitzaizkien, eta 2017ko uda iristerako boskotean aritu ziren zuzenean.

Aldi berean, proiektua ezagutarazteko asmoarekin, hiru kantuko “Lys” EPa prestatu zuten Muir estudioetan, udan aurkeztu zutena. Nora izan zen oihartzun bereziko singlea, taldea anonimatutik ateratzea lortu baitzuen.

2018 hasieran, proiektuak aurrera egiten zuela ikusita, eta Anek taldea uzteko erabakia hartu zuen momentu berean, lehen lan luzea grabatzeko apustua egin zuen Nøgenek: “Liv til døden” (Hil arte bizi). Azaroan ikusi du argia eta bederatzi kantu ditu, guztiak Haritz Harreguyren estudioan grabatuak eta Ultramarinosen masterizatuak. Lehen aurrerapen kantua da Enarak, maiatzean kaleratu zen.

Background Image
  • Eider Saez / 
    Ahotsa
  • Markel Idigoras / 
    Ukelele eta ahotsa
  • Alex Irazusta / 
    Gitarra eta ahotsa
  • Olatz Cuevas / 
    Baxua eta koroak
  • Jokin Guilisagasti / 
    Bateria eta koroak

Blog-a

Post Image
54. Heineken Jazzaldia

Liv Til Døden Tour txoko desberdinetara iritsi da aurten. Udako kontzerturik garrantzitsuenetako bat eman dugu Donostiako 54. Heineken Jazzaldian. Donostian...

Gehiago Irakurri
Post Image
International Tour: Cuba

Cubako birarekin eman diogu hasiera udari. Euskal Herritik kanpo egiten dugun lehen bira da eta maleta ilusioz bete dugu Atlantikoaren...

Gehiago Irakurri
Post Image
LIV TIL DØDEN: AURKEZPEN KONTZERTUA

Abenduaren 27an aurkeztu dugu Liv Til Døden, gure lehen disko luzea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Hilabete lehenago sarrera guztiak agortuta zeuden....

Gehiago Irakurri
Post Image
Nøgentzero

Zuen babesagatik gure esker ona adierazteko Gabonetan gure kamisetak oparitzea bururatu zitzaigun. Horretarako, gure sare sozialetara mezu bat bidali zutenen...

Gehiago Irakurri
Post Image
53. Durangoko Azokan disko berria aurkezten

53. Durangoko Azokan izan gara disko berria aurkezten abenduaren 5etik 9ra eta izugarria izan da. Euskal soltzaileen lanak biltzen dituen...

Gehiago Irakurri
Post Image
Disko berriaren aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da

Nøgenen lan berria, Liv Til Døden, pop-folk doinuak uztartzen dituen diskoa, azaroan argitaratu zen. Aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango...

Gehiago Irakurri
Post Image
Liv Til Døden, Nøgenen lan berria kalean

Liv Til Døden da gure lan musikal berriaren izena. Esfortzu eta ilusio handiz sortu ditugu diskoko bederatzi abestiak. Lehen EPan...

Gehiago Irakurri
Post Image
Merchandising berria kontzertuetan salgai!

Badira egun batzuk geure azken kontzertuetan bai kamisetak baita poltsak zuen eskura jartzen hasi garenak. Modelo ezberdinak daude!

Gehiago Irakurri